CASTELLANO | EUSKARA

bezeroen eremua: | |

Kalitatea

Teknilan, SLko zuzendaritzak badaki bezeroaren eskakizunak bete behar direla, kalitatezko produktuak eta zerbitzuak emanez, bere konfiantza eskuratzeko.

Horretarako, bitarteko hauek ditu:

Pertsonal tekniko aditua, arduratsua eta behar bezala prestatua. Ekoizpen-prozesuari egokitutako bitarteko materialak. Dokumentazio tekniko egokia, eguneratua eta behar bezala artxibatua, azkar aurkitu ahal izateko.

Sail guztietan jarraitu beharreko prozeduren definizio zuzena eta zehatza. Kalitatean eragina duen edozein lan egiten, zuzentzen eta egiaztatzen duen pertsonalaren erantzukizunen, funtzioen eta harremanen definizio zuzena. Gertatutako desbideratzeen analisia, haietatik ikasi eta ez daitezen errepika. Bezeroaren beharrak eta itxaropenak betetzeaz arduratzea. Gure produktuei eta zerbitzuei aplika dakizkieken baldintza guztiak definitzea eta betetzea.

Prozesuak etengabe hobetzeko ikuspegia. Enpresako urteko helburuak definitzea eta segimendua egitea. Kalitatearen Kudeaketa Sistemak enpresako alor guztietarako ezarritako baldintzak Kalitatearen Eskuliburuan biltzen dira, bai eta baldintzetatik eratorritako dokumentazioa ere. Indarrean dauden arauetan oinarritutako Kalitatearen Kudeaketa Sistema osatzen dute.

Bezeroaren beharrak (espezifikazioei, planingei, entrega-epeei eta azken hartzeari dagokienez) geure egiten ditugu. Hori da gure bezeroekin lankidetzan jarduteko oinarria.

Helburuak lortzeko eta sistema ezarrita mantentzeko, Teknilan, SLko zuzendaritzak Kalitate Kudeaketako pertsonarengan ordezkatzen ditu erantzukizun hauek:

Kalitatea kudeatzeko sistemak eskatzen dituen prozesuak ezartzen eta mantentzen direla ziurtatzea. Kalitatearen kudeaketa-sistemaren garapenaren berri ematea zuzendaritzari, bai eta hobetzeko beharren berri ere. Bezeroaren eskakizunez jabetzea, maila guztietan. Politika eta ezarritako helburuak behar bezala betetzen direla egiaztatzea.

Politika hori betetzeko, ezinbestekoa da enpresako langile guztiak lankidetzan aritzea. Horretarako, guztiek izan beharko dute haren berri, bete eta bezeroaren zerbitzua optimizatzeko beharra barneratu beharko dute, hobekuntzarako etengabeko ahalegina eginez.

TEKNILAN Automatismos, S.L. Esser Mendaro enpresa-parkea, NS-01 pabiloia 20850 MENDARO Gipuzkoa Tel.:943 75 23 10 - 943 75 00 09 Faxa: 943 75 01 37