CASTELLANO | EUSKARA

bezeroen eremua: | |

IKERKETA ETA GARAPENA

Industria-prozesuen automatizazioaren eremuko garapen eta ikerketaz arduratzen gara.

Horretarako, adituen talde tekniko bat dugu, eta etengabe prestatzen aritzen da, etorkizuneko aplikazioetarako teknologia berriak hautematen, aztertzen eta garatzen.

KONPONBIDEAK NEURRIRA

Esperientzia badugu, eta, horri esker, proiektuetan eta instalazioetan edozein kontsulta teknikoki eta ekonomikoki aztertu eta garatzeko gai den ingeniaritza sor dezakegu.

Bezero bakoitzaren premien arabera, proiektuak osorik edo proiektuen zatiak kudeatzen dituen departamentu bat jartzen dugu zure eskura.

Ondo prestatutako profesional-taldea dugu eta horien lanaren bitartez, instalazio handiez (linea automatikoak, txapa-lanketa eta abar) edo aplikazio txikiez arduratzen gara.

Bezeroen premiei erantzutea da gure helburu nagusia, eta haien eskura departamentu bizkorra, kalitatezko zerbitzukoa eta prezio eta epe oso lehiakorrekoa jartzea.

KALITATEA ETA BEZEROEN ARRETA

Argi dugu kalitatea eta bezeroen arreta funtsezkoak direla etorkizunean aurrera ondo jarraitzeko, eta, horregatik, indarrean dauden araudiak eta kalitateko barne-prozedurak betez lan egiten dugu.

Horrez gain, gure egiten ditugu bezeroen premiak; besteak beste, alderdi hauetan: espezifikazioetan, planningetan, garraio-epeetan eta amaierako epeetan. Jarduera-printzipioen barruan dugu gure bezeroekin lankidetzan aritzea.

TEKNILAN Automatismos, S.L. Esser Mendaro enpresa-parkea, NS-01 pabiloia 20850 MENDARO Gipuzkoa Tel.:943 75 23 10 - 943 75 00 09 Faxa: 943 75 01 37