CASTELLANO | EUSKARA

bezeroen eremua: | |
 

Instalazio elektrikoak

Makinaren osagai elektriko guztiak instalatzen ditugu. Hurbiltasun-detektagailuak, ibiltarte-amaierak, elektrobalbulak, motorrak eta abar armairu nagusiarekin konektatzen ditugu, eta beharrezkoa izanez gero, tarteko konexio-kaxak jartzen ditugu. Bestela, bloke deszentralizatuetatik zuzenean konektatzen ditugu, eta horrela, makinaren eta kontrol-armairuaren arteko lotura elektriko ezin hobea lortzen da, makina abian jartzeko.

Instalazioak erabat etiketatuta ematen ditugu, tutuen edo kanaleten bidez babestuta, kasuaren arabera; eta betiere, arau orokorrak eta bezeroaren berariazko arauak betetzen ditugu.

Langile adituak ditugu, eskarmentu handikoak mota guztietako makinak instalatzen: automatismo txikiak, ekoizpen-lerro handiak eta abar.

 

TEKNILAN Automatismos, S.L. Esser Mendaro enpresa-parkea, NS-01 pabiloia 20850 MENDARO Gipuzkoa Tel.:943 75 23 10 - 943 75 00 09 Faxa: 943 75 01 37